XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Wamba, ireki ezazu zaldun horren ielmoa.
- Ea nor den erasotzaileen kapitan hau.
Zaldunak ezin zuen mugitu oso harmadura astuna baitzeraman.
Eta bistan geratu zen bere aurpegia.
- Waldemar! Zeu al zara? Burua zuritzen ari zaizu eta horrela zabiltza? Zer duzu nere kontra? A, ulertzen dut, bai.
- Nere anaiak bidali zaitu.
- Zoaz, baina gogan izan: hiru egun barru Inglaterratik alde egiten ez baduzu damutuko zara.
- Jauna - esan zion Loksleyk -, zure esanak betetzera behartua nago, baina nik uste, ez geniokeela alde egiten utzi behar.
- Bihotz inglesa duzu eta berak nere esanak betetzeko agintzen dizu.
- Ni Rikardo naiz, Inglaterrako Errege.
Hori entzuterakoan, auspez erori ziren bidelapurrak, beren egite txarren barkamena eskatuz.
- Jaiki zaitezte, lagunok.
Idi Kopetaren gazteluaren erasoan lagundu ninduzuen.
Horregatik bakarrik ere barkamena merezi duzue.
Menpeko leialak izan zaitezte aurrerantzean, Loksley...